Oso gustura egon ginen Finlight enpresa ezagutzen. Ongi hartu gintuzten eta hurbiltasunez azaldu ziguten beren helburu nagusia energia berriztagarrien erabilera eta mantentzea dela, bereziki energia eguzkiarenean. Eguzki-plaken instalazioaren bidez, hainbat instalaziori ematen diete zerbitzua bai Espainian eta bai Europako beste hainbat lekutan ere.
Bisitan zehar, etorkizunean energia guztia berriztagarria eta kutsadurarik gabea izateko benetako aukeraz hitz egiteko aukera izan genuen. Oso elkarrizketa interesgarria izan zen, eta energia-trantsizioan bakoitzak izan dezakeen paperaz hausnartzera eraman gintuen.
Laburbilduz, esperientzia aberasgarria izan zen eta primeran pasa genuen.