Tira de imágenes

Why Not Fundazioaren historia

Ideiak. Bapatean datozkigu burura. Eta, sarritan, etorri bezala alde egiten dute laster.

Zenbaitetan hain dira bapateko, hain gutxi dute irauten, ezen izatera ere ez dira iristen. Izan ziren eta kito. Batzuetan, ordea, bueltan etortzen dira.

Ideia jakin bat proiektu bihur daiteke, eta proeiktua gauzatu. Edozeren atzean historia jakina dago, eta historia kontatzeko hasierara jo beharra dago ezinbestean, gerora etorri zen guztiaren abiapuntu izan zen ideiara, alegia.

Eta beti izaten da, halaber, jatorrizko ideia horren jaberen bat

Historia hau ere halaxe hasten da. Gure hasieran Pablo dago, eta hark izan zuen ideia, fundazioa sortzearena. Joanagatik bueltatzen diren ideietakoa zen hura, bazter utz ditzazun onartzen ez duten horietakoa. Hegazkinean zoazela, itsas bazterrean patxada ederrean zaudela, edo mendi muturrean… izaten dira, argitasuna ikusten kagungarri gertatzen zaizkigun une eta tokiak. Hemen aipagai dugun ideia ez zitzaion ez nornahiri bururatu, oso pertsona bereziari bururatu zitzaion. Horregatik diogu, gure fundazioak gorputza izan aurretik arima izan zuela.

Hasiera beretik ezaugarri nagusi izan duen ilusioa da “Why not?”-ek duen bertuterik behinena. Inork geldiarazterik izan ez badu horri zaio zor, bere fundatzaileak lehen bultzadan emandako ilusio neurrigabeari.

Sortzailearen ilusioaz gain, ideia hark nahi hura konpartituko zuen beste jende askoren ilusioa ere behar zuen, ordea. Zoritxarrez, maizegi gertatzen da gure artean “besteak” egindakoa lagungarri ikusi beharrean, nahasgarri ikusteko joera izaten dugula. Gure kasuan, asmoak aurrera egingo bazuen askoren elkartasuna behar-beharrezkoa zela ikusirik, nekez eman zitekeen ezezkorik.

Gijondik Madrilera bueltan nintzela jaso nuen Pabloren sms-a: “Fundazioaren izenari buruzko oharrak”. Zer fundazio baina? Izena aukeratzekotan, hori baino zer ede zer gehixeago jakin beharko genuke. Halaxe erantzun genion: Zeinek sortuko du? Zer asmorekin?... Haren erantzuna: Hori dena ez dakit, oraindik. Erabakiko dugu gero. Oraingoz izenda dezagun.

Esku artean hainbat aukera erabili eta gero (gure alabak langile aritu ziren egun hartan) Pabloren fundaziorako hiru izen genituen (artean ez genekien gurea ere bazela fundazio hura). Beste laurehun kilometro eginak izango genituen, mezu bidez Pablori gure hiru aukerak helarazi genizkionean. Izen haietako bat “Why not?” zen.

Atzera begiratuta, izan aurretik izena jartzeak fundazioari izaten lagundu egin ziola pentsatzen dut orain. Artean bihotzik ez bazuen ere, izena emanez gorputza eman geniola iruditzen zait.

Handik aste batzuetara, lagunekin gure etxean egindako afari batean hasi zen taupaka Why not?-en bihotza.

 

Aurrera jarraitu baino lehen, hitz bi egin nahi ditut lagun hauei buruz, izan ere haien papera funtsezkoa izan baita historia honetan. Izenari, “doditarrak”, 80 hamarkadako musika talde baten izen itxura hartuko zenion agian. Ez bada, “doditarrak”, gura lagun batzuk dira, benetako adikisdeak. Haiekin ahalik eta gehien egoten saiatzen gara, egonaldi horiek denontzat aberasgarri suertatzen direlako.

Hala, arestian aipatutako afari hartan ideia ilusio betz hartu eta gauzatzeari ekin genion. Nork bere ekarpena egin zuen. Aurreikusten genituen zailtasunak, baita haiek gainditzeko bideak ere.

Afari hura mugarri izan zela esan daiteke, otordu hark eman zion Pablori proiektua gauzatzeko behar zuen konbentzimendua. Hala uste dut.

Nolabait esateko, proiektuaren “markagailua” izan da Pablo. Hark eragin dio bihotzari taupadaka,  gelditu gabe jarrai zezan. Izan ere alfer-alferrikakoa da une bateko taupa indartsua, gero bihotza geratuko bada. Etengabekoa behar du bihotzaren martxak.

Hilean behin “erabakiak hartzeko” bilera egitea erabaki genuen. Bileran ginela (taldekideen etxeetan egiten genituen, zenbaitetan bertaratzeko kilometro mordoa eginda) dena egingarria iruditzen zitzaigun. Hau egin beharra zegoela, edo bestea galdetu… berehala prestatzen zen bata ez bazen bestea. Why not?-en bihotzak indartsu zirudien.

Gero, nor berera itzultzen zenean (familia, lana, arazoak, …), orduan, bihotzari etengabe eragiten zion taupada-markagailua hasten zen lanean. Pablok bileren inguruko txosten zoragarriak bidaltzen zizkigun posta bidez, zeinek zer egin behar zuen gorriz azpimarratuta. Edo egin beharrekoa egin gabe zeneukala gogorarazten zizun goxo-goxo beste ohar batean. Edota hurrengo bilerako data eta tokia jakinarazten zizkigun… nola edo hala, gelditu gabe, proiektuak aurrera jarraitzea lortzen zuen.

Aldiro-aldiro bildu gara urte bete eta erdiz eta bilera horietan erabaki da erabaki beharreko dena. Bilera bakoitzak zuen jorratu beharreko gai zerrenda, eta han azaltzen ziren adostasunak eta desadostasunak, nahiak eta lehentasunak eta, azkenik, erabakiak. Beti ere, umore onean, hori bai.

Why not? abian da, ekin dio bere bideari. Gogoa, indarra, proposamen eta asmoak ditu soberan, baita sortzez dituen ilusioa eta jendea bereganatzeko irrika. Gure ilusio berbera duten bidaideak behar ditugu orain!

Zergatik ez? Why not?

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE