Gure ohiko irakurketa kluba egun batez topaketa berezi bihurtu da kazetari eta idazle Ander Izagirrerekin. ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ irakurri ondoren, aukera izan dugu berarekin solasean aritzeko liburu honi hasiera eman zion bidaiari buruz. Kontatutako anekdota guztiak entzuteko aukera izateaz gain, irakurketak sortu dizkigun galderak eta kezkak ere zuzenean egin ahal izan dizkiogu. Oraingo honetan ere Garagune Usandizagako, Goyeneche Fundazioko, irakurketa klubeko partaideekin elkartu gara berriz.