Testigantzak eta hausnarketak, osasun mentalari buruzko elkarrizketa eta enpatiarako espazio kolektibo bat irekitzeko. Hori izan zen Ongizatearen Plazatik egin genuen irratsaioaren emaitza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena, Zarautzen izan zuena bere lehen geldialdia.
Helburua da ongizate integrala ardatz duen elkarrizketarako gune irekia sortzea, elkarrekin hausnartu eta guztion artean bizitza beteagoa eraikitzea.
Goiza adinarekin lotutako osasun fisikoa lantzeko jarduera batekin hasi zen, eta ondoren gure irratsaioa grabatu genuen.