Gure boletinean izena eman


Laguntzeko erak

“COMUNICA” gaixotasun mentala duten pertsonek egindako aldizkaria

Gaitz mentala duten gaixoak PERTSONAK dira. Zer esana badute, baita esateko NAHIA ere. Hori egin ahal izan dezaten lekua sortzea da gure asmoa. Haiek esan nahi dutena esateko tokia, guk entzun ahal izan ditzagun.

Comunica aldizkariak ilusioa pizten die. Haien benetako errealitatea azalarazteko balio du, gaitz mentalaren inguruko estigma indargabetzeko.

Esperientziak konpartitzen dituzte, besteren historiak ezagutzen, ez dira bakarrik sentitzen.

Beste batzuetan, interesgarri irizten dituzten gaiak jorratzen dituzte. Hori egiteko behar den ikerketak eta ahaleginak motibazioa dakarkie, era horretako gaixoetan hainbestetan falta den ilusioa pizten die.

Askorentzat konpromisoa eta esfortzua bezalako arloetan trebatzeko ariketa da aldizkaria, eta hori mesederako dute gerora kanpoko bizitza. Trebatze horrek goxatu egiten du babespeko testuingurutik errealitate gordinerako trantsizioa.

Izan ere idaztea tresna terapeutiko indartsua da, indartsua bezain ezezagun eta gutxiegi erabilia.

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Oficina: Avda. Navarra 25 // Txoko: Particular de Ategorrieta 3 bajo, Gros
20013 San Sebastián - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE