Laguntzeko erak

Osasun mentalagatik, axola zaigulako!

13 zentrotako 200 pertsona baino gehiago batu ginen Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzeko. Why Not elkarteak antolatuta, urriaren 10ean, asteartea, Donostiako Boulevardean bildu ginen hainbat jarduera egiteko eta osasun mentaleko arazoak ikusarazteko. Irratiak ez zuen hutsik egin, mural bat eta musika emanaldi txiki batekin batera eguna animatzeko. Eider Mendoza Diputatu Nagusiaren eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuaren bisita jaso genuen. Udaleko ordezkari gisa Nekane Arzallus Jarduneko Alkateak eta Ana López Gobernantzako Zinegotziak ere gurekin egon nahi izan zuten. Eguna bazkari animatu batekin amaitu genuen.

Eskerrik asko gurekin egotera animatu zineten zentro guztiei! Gizaide, Domusvi Azpeitia, Villa Sacramento, Aita Menni Irun eta Maldatxo, San Juan de Dios, Aukera Sarea Fundazioa, CSM Errenteria, Mentalia Usurbil, Hurkoa, URTMS Egiluze Irun, Bagara.

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE