Gure boletinean izena eman


Laguntzeko erak

Zer da Why Not Fundazioa?

Egitasmo handi batez jaiotako fundazio txikia: GAIXOTASUN NAHIZ NAHASTE MENTALAK DITUZTEN PERTSONEN ETA HAIEN FAMILIEN BIZI KALITATEA HOBETZEA.

2010 uretan ekin genion lanari, gure helburua aisialdiaren arloan laguntzea delarik, ez osasun arretaren arloan. “Psiko”arekin zerikusia duenak beldurra eragiten du. Ezer gutxi ezagutzen den alorra da. Eta izua eragiten digunez, uxatu egiten gaitu. Eta urruntzen garelarik, ezin bada jakin zer edo zer behar ote duten, zer eta nola lagun diezaiekegun. Guk hori besterik ez dugu egin, gerturatu, galdetu, izan ere HAINBESTEKO BEHARRA DUTE! Eta hor lan egitea da gure nahia, pertsona horiek eta familiakoek une osasuntsu eta goxoak bizi ditzaten.

Zoritxarrez gaixotasun mentala duten pertsonek, beren gaitzarem MARKA DARAMATE (estigma) oraindik gure artean. Bizitzan zehar maiz jasan dute lagunartearen eta, oro har, gizartearen errefusa. Erotzat hartuak izan dira, eta halaxa deituak. Hitz batean GIZATASUNA KENDU egin zaie.

Horregatik, haien alde martxan jarritako edozer ERAGINGARRI zaie, ILUSIOA BERRESKURATZEKO lagungarri. Sarritan, sintomen, tratamenduen, ospitaleko sartu-irteeren segida luzeak galarazitako ilusioa berreskuratzeko lagungarri. Eta horrek, ahaztuak zituzten, edo zituztela ere ez zekiten, gaitasun eta ahalmenak berraurkitzen laguntzen die.

Era honetako gaitzen ondorio ohikoetako ISOLAMENDU SOZIALA izaten da. Gaixoak bere baitan uzkurtzeko joera izaten du, hantxe sentitzen baita munduarengandik babestua. Ez du bere burua beste ezer egiteko gauza ikusten, areago, zera galdetzen dio bere buruari: beste zerbait egin… zertarako, ordea?

Eta hortxe dago GURE PROIEKTUAREN ZEREGINA.

Jende horien bizi kalitatea da maizegi AHAZTU DENA. WHY NOTek horixe gogorarazten jartzen du bere ahalegina.

Baduzu laguntzea, baduzu gure laguntza eskatzea. Zergatik ez duzu bada egingo?

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Oficina: Avda. Navarra 25 // Txoko: Particular de Ategorrieta 3 bajo, Gros
20013 San Sebastián - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE