Gure boletinean izena eman


Laguntzeko erak

Zer egiten dugun

Arestian esan bezala, gaixotasun edo nahaste mentalak dituzten pertsonei, aisialdiaren arloan (ez arlo sanitarioan) laguntzeko asmoz sortu da fundazioa, pertsona horien BIZI KALITATEA HOBETZEA du bere helburua.

Pertsona horietako asko, asetzen ez dituen egunerokotasunetik, errutinatik,  ateratzeko gai ez dira. Why Not fundazioak ametsak izaten lagundu nahi die, ohiz kanpoko zer edo zertan ilusioa jar dezaten, egunerokoa eramateko motibazio berria izan dezaten, beste poz bat.

WHY NOTen jardunak bost ildo jarraitzen ditu:

- Terapia artistikoak edota sormenari eragitekoak. Gaixotasuna ez da osasun eza soila. Zenbaitetan gaixoak, bizi duen inguru zehatzean, bere benetako ahalmenen garapenera iristeko ezina ere izaten du. Gaixoari bere bizitzaren gida hartzen laguntzen diote terapia hauek, bere garapenean protagonista sentiaraziz.

- Terapia sozio-kulturalak. Duten axolagbaeziagatik, gaixotasun mentala pairatzen duten gaixoek ez dute behar adinako ekimenik zentroetan, nahiz zentroetatik kanpo eskeintzan zaizkien proposamenetan berez parte hartzeko.

- Birgizarteratzea. Sarritan, medikuek alta ematen dietelarik, gaixoek zailtasunak izaten dituzten egunerokoari aurre egiteko. Zaintzapeko pisuetan (edo etxean) bizitzera doazenerako informatika ikastaroak, sukaldaritza edo oinarrizko zaintzari buruzkoak ematen dizkiegu.

- Kirola terapia gisa. Psikologian aditu direnek diote, kirola egitea terapia egokia dela oso gaitz mentalei aurre egiteko.

Bestelakoak. Lehiaketak…

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Oficina: Avda. Navarra 25 // Txoko: Particular de Ategorrieta 3 bajo, Gros
20013 San Sebastián - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE